Mylène Paillard - Réflexologie plantaire et palmaire
  • Français
  • Blog
  • Euskara

Arialdi bat nola pasatzen den

Nola pasatzen den arialdia ?

Zure bisitaren zergatiaz, zure behar edota nahiez mintzatu ondoan, masajerako etzalekuan etzatera gonbidatuko zaitut. Burua bururdian, estalki arin batez estalirik (lasaitzean, gorputzaren hotzberoa jausten baita), goxoan etzanik zara eta hola gorputza lasaitzen utz dezakezu.

 

Oinak ukituz hasiko naiz. Kolorea, forma, malformazioak edo deformazioak (hallus-valgus, kalitxa…) hautematen ditut. Erosoagoa gerta dakizun, Veneziako talkoa baliatzen dut soilik… (Talko hutsa, zuri-zuria, nola leuntzen duen atsegin gertatuko baitzaizu. Larruazalean, mintz xurgatzaile bat egiten du eta epidermisa babesten). Oinetan zabal eta goxoki mugituz, talkoa hedatuko dizut oinetan eta eskuen ukitua atsegina gertaraziz.

 

Ondotik, lasaitzen hasteko fasera pasatzen naiz : eskuak goxo ari dira… baina fermuki. Konfiantzan zara zu eta lasaitzen zoaz, sosegu giroa eta eramaten uztearen atsegina sentituz.

 

Horren ondoren, arialdiaren muina dator, oinazpiko erreflexologiaren "erreflexu" zonak banan-banan landuz.

 

Lehenik eskuineko oina lantzen dut, gero ezkerra eta azkenik, biak batera, lasaitze fase berri batean, energia harmonizatuz.

Sendatze krisia…

Oinazpiko erreflexologia arialdiaren ondoko  bi egunetan, gerta daiteke orekan ezartzeak eta kanporatze erreakzioak ekartzea : akidura, emozioak… ez dira, halere, luzatuko: gorputza ihardukitzen ari da eta ona da hori… (hauteman duzuna idatz dezakezu eta hurrengo arialdian aipa).

 

Erreflexologiako arialdi bakoitzaren ondotik,  drainatzailea denez, ondoko bi egunetan gehiago edan dezazun gomendatzen dizut, gorputzari toxinak kanporatzen laguntzeko. Kanporatze erantzun horiek gernu gehiago eta ilunagoa eragin dezakete, baita huskin urtsuagoak ere.

Zer sentitzen da arialdian ?

Zona bat minberago senti dezakezu... nire hatzek, orduan, kristaltxoak bezala sentituko dituzte… horrek erakusten dit zure gorputzeko alde batean, energia blokaturik dela. Erreflexu zona hori sustatuz, bizi jarioa berriz ere mugitzen hasiko da, gorputzaren alde horretan eta gorputz osoan. Alde batzuk gehiago "landuko" ditut, sentitzen dudanaren arabera.

 

Arialdia buruturik, "goxoki berriz zeuregana etortzeko" denbora utziko dizut, iratzartzeko ere batzuetan! Mintzatzeko unetxo bat proposatuko dizut… ur baso bat eskainiko. Izan ere, hurrengo egunetan ura edan dezazun gomendatzen dizut, errefexologiak abian jarri duen toxinen kanporaketa lasterrago egin dadin. 

Zenbat arialdi behar da ?

Hastapenean, zure gorputza berriz harmoniza dadin osoki, oinazpiko erreflexologiako hiru arialdi gomendatzen dira, arialdien artean astebete utziz, gutxienik. Gero, hilabete ondoren, beste arialdi bat ; hilean erreflexologia arialdi bat erritmo ona da mantentze eta prebentzio gisa. Era berean, urtaro berri bakoitzean arialdi bat gomendatzen da.

Arialdien artean…

Arialdien artean, fenomeno zenbait gerta daiteke, batzuk ezohikoak: erreflexu zonak sustatzearen eraginez; energiak gorputzean bestela antolatzen ari direnaren seinale dira edo blokatze baten desagertzearena. Eraginetako batzuk ustegabean gertatzen dira eta beti oso atseginak dira! Horregatik, arialdi batetik bestera, oinazpiko erreflexologia nola bizi duzun libreki aipatzeko denbora ukanen duzu.

ongizatea... naturalki


  • Hasiera
  • Oinazpiko erreflexologia
  • Arialdia
  • Tarifak
  • Harremanetarako

Mylène Paillard 

125 chemin de Moutilenia

64120 MASPARRAUTE

06 28 35 67 54

mylene.paillard@gmail.com

.



Mentions légales | Politique de confidentialité | Plan du site
Mylène Paillard Réflexologue Certifiée Méthode Ingham ; Affiliée à la Fédération Française des Réflexologues Contrat CAPE CAE Interstices Tarnos
Connexion Déconnecter | Modifier
  • Français
    • Accueil
    • Ma formation
    • La réflexologie plantaire
    • La séance
    • Tarifs et bons cadeaux
    • Actualités
    • Contact
    • Témoignages
    • Liens
  • Blog
    • Santé
  • Euskara
    • Hasiera
    • Oinazpiko erreflexologia
    • Arialdia
    • Tarifak
    • Harremanetarako
  • Défiler vers le haut
fermer