Oinazpiko erreflexologia terapia natural bat da. Aspaldiko teknika da, jadanik Egipto zaharrean baliatzen zutena. 20. mendearen hastapenean, Mendebaldean, William Fitzgerald medikuak atzeman zuen eta oraindik orain baliatzen diren printzipio nagusiak ezarri zituen, zonen teoria garatuz. 1930 urte inguruan, Eunice Ingham-ek, artoski egin zuen organoekin loturik ziren oinaren zonen mapa bat eta bere metodoa pikoan ezarri zuen. Izan ere, gure oin bakoitzaren zolan, bakoitza organo bati, guruin bati edota gorputzaren alde batekin loturik diren erreflexu zonak ditugu.
Erabiltzen den metodoa oinaren ukitze molde berezi bat da : erreflexologoak eri muturrekin bereziki, eripototsekin zapatzen du, jarraikian, oin osoan. Erreflexu zonak gisa horretan sustatuz, gorputzari sendatzeko dituen ahalak askatzen zaizkio… Egiazko "osasunaren laguntzailea" erabiltzen du erreflexologoak, gorputz osoa hartzen baitu kontuan eta ez sintoma bakar bat soilik ; horrek homeostasia prozesuari irekitzen dio bidea, hots, sistemen harmonizatzeari.
Onurak…
Oinazpiko erreflexologiak gorputzak dituen toxinak kanporatzeko bidea ematen du eta gisa horretan gorputzean odola eta energia zirkulatzen laguntzen ditu. Besteak beste, oso eraginkorra da nerbio sistemako arazoetarako, hau da, estres, suminkortasun, idorreria edo loezinerako, eta hainbat gaitz arintzen ditu ere :
Erreflexologiak gaitzari aitzina hartzeko eta sendatzeko ere balio du. Lasaitze eraginkorra da, ororentzat eta zeinahi adinetan egokia… estres egoera orotan. Bizimolde osasuntsu batekin loturik, eta erregularki baliatuz gero, lasaitasunaz gain, ongizate iraunkorra ekartzen dizu ere.
Oinazpiko erreflexologia ohiko medikuntzaren osagarri hauta da, bainan ez du diagnostikorik egiten edota mediku artamendurik aldatzen. Ez da, inolaz ere, mediku kontsultara joan ordez erabili behar, sintomak zeinahi direlarik ere.